jueves, 12 de junio de 2014

Declaraciones de los jóvenes absueltos. #40aklibre!

 
 
Declaraciones de los acusados. Ernai también ha mostrado su alegría por la absolución de los 40 jóvenes acusados de ser de Segi.
Declaraciones en rueda de prensa de los jóvenes absueltos tras ser acusados por la Audiencia Nacional de militar en Segi
Ernai ha manifestado mediante una nota de prensa su alegría tras conocer la absolución de los 40 jóvenes acusados por la Audiencia Nacional de ser de Segi.
Ha recordado también que en todos los años que dura el conflicto político en Euskal Herria son muchos los jóvenes que han tenido que pasar por la Audiencia Nacional.También se ha preguntado Ernai como repararán el daño causado a estas personas.

Ernairen prentsa oharra:
40 gazte auzipetuen absoluzioa dela eta oharra: Lehenik eta behin gure poza adierazi nahi dugu gaur ezagututako epaiaren aurrean eta esan, herritarrok ez gendukela absoluzioa ez den bestelako ebazpenik onartuko, ez gaur libre geratu diren berrogei gazteen epaiari dagokionean, ez eta oraindik ere epai zein epaiketen zain dauden herritarren auzien aurrean.
Pozik gaude ere, epaiketa eta auzien aurrean herri gisa erantzuten jakin izan dugulako, herri harresia osatuz eta herri presioaz injustizia oinarri duen Estatu espainiarra bere basakerien zentzugabekotasuna agerian uztera kondenatu izanagatik. Konponbidearekiko eta eskubideekiko geure konpromisoak ekarri gaitu hona.
Euskal Herriak urte luzeetan bizi duen gatazka politikoari aterabidea ematearen aldeko gazteria da epaitegietara daramatena. Herri baten alde eta gazteria kondenatzen duen sistema kapitalista patriarkalaren aurrean beste eredu bat eraikitzeko antolatzen eta borrokatzen duen gazteria. Konponbide prozesuari muzin egin eta basakeria errepresiboaren, zein blokeoaren aldeko hautua egina du Gobernu espainiarrak, Euskal Herriak konponbidearen eta erabakitze eskubidearen aldeko hautua egin bitarte. Oraingo honetan, ezin izan diote pultsuari eutsi.
Ezin dugu ahaztu ordea, Euskal Herrian ehundaka izan direla eta direla atxilotuak, inkomunikatuak, torturatuak, kartzelaratuak eta epaiketa edota epaiaren zain diren gazteak. Horren adibide dira gaur absolbitutako gazteak. Guztiok izan dugu aukera inkomunikazio aldian bizi zituzten basakeriak aditzeko. Nork eta nola erreparatu sortutako kaltea? Edota zer gertatzen da oinarri bera duten auzien ondorioz oraindik ere kartzelan bahituta daude gazteen edota ezarritako zigorra beteta irten direnena?
Gaurko poza eta indarra aurrerantzean etorriko diren eraso eta epaiketei erantzuteko antolatu behar dugu, Estatu espainiarraren jarrera errepresibo, inmobilista eta injustuari herri bat aurrean duela erakusten jarraitzea ezinbestekoa da.
Ernai

No hay comentarios:

Publicar un comentario